155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2010eko ekitaldiko karga-tasak. Onespena

Funesko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, ondasun higiezinak ordainarazteko karga-tasa hauek finkatzeko erabakia hartu zuen:

Ondasun higiezinak ordainarazteko karga-tasak:

Hirilurreko ondasun higiezinen gaineko zerga: Karga-tasa %0,301 izanen da.

Landalurreko ondasun higiezinen gaineko zerga: Karga-tasa %0,80 izanen da.

EIOZ: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.

Indize zuzentzailearen igoera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) udal kuotetan, %1,2ra igo baita.

Onespen erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dela Administrazioarekiko Auzien organo jurisdikzionalari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hilabeteko epean. Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Funesen, 2009ko abenduaren 9an.-Alkatea, Antonio Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L0928020