155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Aldaketa Ezkarozeko hirigintzako ordenantzan.
Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2009ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ezkarozeko hirigintzako ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Ezkarozeko hirigintzako ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2009ko azaroaren 20an.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L0926976