155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2010eko karga-tasak

Ezkarozeko Udalak, 2009ko azaroaren 9ko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako karga-tasa aldatzea, igo egin baita, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: %0,20.

-Landalurreko ondasunen gainean: %0,80.

2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko karga-tasa aldatzea, igo egin baita, izan ere hemendik aitzina %3,25 izanen da.

3. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, igo egin baita, izan ere %12 izanen da urte-tarte guztietan. Balioaren egiazko igoera zehaztu ahal izateko, mantendu egin dira Toki Ogasunei buruzko Legeko gutxienekoak.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako Udalaren indizea bere horretan uztea.

Erabaki honek 2010. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Ezkarozen, 2009ko azaroaren 20an.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L0926908