155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkabarteko Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala, hain zuzen ere Makirriainen bizitegirako lurzoru urbanizagarria handitzeko. Unitate horretako jabeak dira sustatzaile eta haien ordezkari Asier Arandigoien Quel.

Espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, aldez aurretik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egiteko aukera izan dezaten.

Ezkabarten, 2009ko azaroaren 17an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0926944