155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko tarifen eranskinaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek, epe horren barnean, Udal Idazkaritzan azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Ezkabarten, 2009ko azaroaren 15ean.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0926941