155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3063/2009 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 2ko 3063/2009 Ebazpenaren bidez, bukaera eman dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako erdi mailako teknikari izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta María Teresa Pedregal Fernández andreari esleitu dio 951 zenbakiko lanpostu hutsa. Lanpostu hori Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.

Deialdia 2009ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an.

Iruñean, 2009ko azaroaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0927639