155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa aurrekontuan

Eulateko Udalbatzak, 2009ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu du:

Egungo aurrekontuko ekitaldian 62.000 euroko kreditu berezia onestea hasiera batean "Eulateko hiri inguruneak hobetzea" izeneko gastuen kontu-sail berrirako. Espainiako Gobernuko Administrazio Publikoen Ministerioak aurreikusitako diru-laguntzaren kargura finantzatuko dira 59.822 euro; aldiz, 2009 ekitaldi itxieran diruzaintzan gastu orokorretarako dagoen gerakinaren kargura, 2.178 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Eulaten, 2009ko otsailaren 18an.-Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L0926758