155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzak 2009ko urriaren 30ean eman 140/09 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 27. poligonoko 369. lurzatiaren xehetasun azterlana, Roberto Alzorriz Igoa eta Iosune Villanueva Roldanek Zubirin sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Esteribarren, 2009ko azaroaren 3an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0927024