155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Ergoieneko Udalean harrera zibila arautzen duen erregelamendua. Hasierako onespena

Ergoieneko Udalak, 2009ko azaroaren 26ko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorrita, hasiera batean onetsi zuen Ergoieneko Udalean harrera zibila arautzen duen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen oholean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ergoienean, 2009ko azaroaren 27an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0927426