155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Aurrekontuko 04/2009 aldaketa, kreditu gehikuntzari buruzkoa, hasiera batean onetsirik

Ergoieneko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 04/2009 aldaketaren espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Ergoienean, 2009ko azaroaren 27an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0927395