155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Elgorriagako Udal Plan Orokorra
eta lizentzien etendura. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2009ko azaroaren 9ko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Elgorriagako Udal Plan Orokorra eta hark dituen agiriak: Memoria, Ingurumen ondorioen azterlana, Hirigintzako araudi orokorra eta partikularra, Ondare arkitektonikoa babesteko arauak, Eraikuntza eta Hirigintzari buruzko ordenantza, Informazio planoak, Antolamendu eta kudeaketarako planoak.

Bilkura berean onetsi zen lizentzien etendura, Elgorriagako udal mugapearen barnean determinazio berriek orain arte indarra izan duen hirigintzako araudia aldatzen duten lekuetan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.-2 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hirigintza lizentzien etendura hori ez da gertatuko egin nahi diren obrak bi planeamenduen edukiekin bat heldu direnean, hau da, gaur egun indarra duenarekin eta hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorrarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.-6 artikuluak 71. artikuluari buruz ezarritakoa aplikatzeko.

Elgorriagan, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0926760