1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3033/2009 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 2ko 3033/2009 Ebazpenaren bidez, bukaera eman dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta María José Aguas Aranguren andreari (orduan bulegoburu ari zen) esleitu dio 2965 zenbakiko lanpostu hutsa. Lanpostu hori Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.
Deialdia 2009ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an.
Iruñean, 2009ko azaroaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0927653