155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko, jarduera irekitzeko eta eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2009ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko, jarduera irekitzeko eta eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Corellan, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0927534