155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Entitatearen 2009ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa, 606.799,19 eurokoa, hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Castejonen, 2009ko azaroaren 18an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0926736