155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko ikastetxe publikoko eskolazain izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa. Izendapen proposamena

Cascanteko ikastetxe publikoko eskolazain izateko lanpostu bat funtzionario moduan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko proben epaimahaiak Mario Muñoz Royo izendatzeko proposamena egin du, berak atera baitu puntu gehien oposizio-lehiaketan.

Deialdiko 7. oinarria beterik eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1.985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatuarekin bat, proposatu den izangaiak 30 egun naturaleko epea du, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, agiri hauek ekartzeko:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia egiaztatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Udalak izendatzen dituen zerbitzu medikuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiri bat aurkeztu beharko du, bere estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, eskabidean gezurra errateagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra aparte utzirik.

Erabaki honen kontra gora jotzeko errekurtsoa para daiteke Cascanteko Udaleko alkate udalburuari zuzendua, eta horretarako hilabeteko epea izanen da argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2009ko azaroaren 20an.-Idazkaria, María Teresa Perales Díaz.

Iragarkiaren kodea: L0926984