155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3032/2009 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 2ko 3033/2009 Ebazpenaren bidez, bukaera eman dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Jesús Martínez Torres jaunari esleitu dio behin-behinekoz 8143 zenbakiko lanpostu hutsa. Lanpostu hori Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.

Deialdia 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2009ko azaroaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0927640