155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Zerbitzu orokorren arloko eskudantziak bertze baten esku uztea

Udal honetako alkateak ebazpen hau eman zuen 2009ko azaroaren 23an. Hona hemen testua:

Alkatetza honi Legeak aitortzen dio eskudantzia batzuk Udalbatzaren bertze organoen eskutan uzteko aukera, baldin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan debekatutako kasuren batean sarturik ez badaude.

Orobat, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesteko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, alkateak oro har alor bateko edo batzuetako eskudantziak eskuordetzen ahal ditu, zerbitzuak zuzendu eta kudeatzeko ahalmena izanik, baita hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Aferen kopurua oso handia denez eta guztiak arreta handiz aztertu beharrekoak direnez, une honetan, komenigarria da ondoan aipatzen diren eskumenak bertze baten eskutan uztea, interes publikoari begira, prozedurak azkarrago egin eta zerbitzuen eraginkortasun maila handitzeko.

Horrenbertzez, legez emandako eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

DEKRETATU DUT:

1. Burlatako Udaleko zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide Silvio Lozano Calvoren eskutan uztea Zerbitzu Orokorren arloan Alkatetzari dagozkion eskudantzia hauetan aritzeko ahalmena, ez baitira Tokiko Gobernu Batzarraren eskutan utzi:

-Zerbitzu Orokorrren arloan barne zuzendaritza, kudeaketa, plangintza eta xedeen programazioa, horien artean, konparaziorako, honako hauei dagozkien guztiak: informatika, erreprografia, eta azpiegitura, erregistroa, artxiboa, Herritarrarendako Harrera Bulegoa, Idazkaritza Orokorra, udal ordenantza eta erregelamenduak. Ez dago barnean hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

-Bere eskumeneko gaietan Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari ebazpenak emateko eta erabakiak hartzeko proposamenak egin ahal izatea, ordaintzeko proposamenak barne.

-Bere gain hartutako eskumenari dagozkion gaietako kontratazio mahaietan buru egitea.

-Zerbitzu Orokorren arloaren esparruko hautapen prozesuen epaimahaietan buru egitea.

-Bere eskutan utzitako eskumenari dagozkion gaietan Udalaren ordezkari izatea, Zerbitzu Orokorren arloaren esparruko hitzarmenak formalizatzeko ahalmena duela.

2. Zerbitzu Orokorren arloko gaiak direnean, zinegotzi delegatuak txostena egin beharko du Alkatetzak ebazpena eman ahal izateko.

3. Dekretu honetan egindako delegazioak, indarra har dezan, zinegotzi delegatuaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean Udal honetako Alkatetzari kontrakoa adierazten ez bazaio.

4. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

5. Silvio Lozano Calvori erabaki hau igortzea, baita Zerbitzu Orokorren Alorrera ere, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0927058