154. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2008ko ekitaldi ekonomikoko kontu orokorra jendaurrean

Kontuen Batzorde Bereziak aldeko txostena egin baitu Murillo el Cuendeko Udalaren 2008ko ekitaldi ekonomikoko kontu orokorraz, dagokion iragarkia argitaratzen da Udalbatzaren iragarki oholean, hamabost egun baliodunean jendaurrean egon dadin. Interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo alegazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatuarekin bat.

Murillo el Cuenden, 2009ko abenduaren 2an.-Alkate udalburua, Ángel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0927532