154. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Cordovillako S-4 Plan Partzialeko PC-3A lurzatiko
aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Igaro da jada Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 74.1 artikuluan ezarritako bi hilabeteko epea, aldaketaren dokumentazio osoa udal erregistroan aurkeztu ondokoa. Eta, horregatik, isiltasun positiboaren bidez hasiera batean onetsita dago Cordovillako S-4 Plan Partzialeko PC-3A lurzatiaren aldaketa, eta iragarki honen bidez betetzen da aldaketaren sustatzaileek hura argitaratu eta jakinarazteko duten eginbeharra. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Getze Galarren, 2009ko abenduaren 1ean.-Jabeak, Hermanos Suberviola Pagola, S.L.

Iragarkiaren kodea: L0927502