2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, "Remontival" ikastetxe publikoko eskolazain
izateko lanpostu bat, Lizarrako Udalaren mendekoa,
oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, "Remontival" ikastetxe publikoko eskolazain izateko lanpostu bat, Lizarrako Udalaren mendekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak José María Equísoain Górriz jauna izendatzeko proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik altuena eskuratu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2009ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an.
Lizarran, 2009ko azaroaren 30ean.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L0927456