1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2009ko azaroaren 26ko 11:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: "Centros de Formación de Navarra Asociados (CEFNA)''. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.
Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Pedro Gabari Valencia jauna eta Ramón Gurmendi Olabiaga jauna.
Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazi eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, 2009ko azaroaren 26an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: F0927451