3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA
Iragarkia. Enkantea
Bizkaiko Diru-bilketa Exekutiboko 48/01 Unitateko buruak.
Aditzera ematen dut: ZAZ, S.L. zordunaren aurka, Gizarte Segurantzarekiko zorrak direla-eta, nire ardurapeko unitate honetan instruitzen ari den 48/01/08/00060149 premiamendu-espediente administratiboan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Bizkaiko probintzia zuzendariak honako hau eman du:
Probidentzia: ZAZ, S.L. zordunari ondasun higiezin batzuk enbargatu zaizkio bere aurka bideratu den 48/01/08/00060149 premiamendu-prozedura administratiboan, eta 2009ko azaroaren 16an baimena eman zen ondasun horien enkantea egiteko. Horrenbestez, egin bedi enkantea 2010eko urtarrilaren 13ko 09:30ean, Bilboko Kale Nagusiko 89an, 8. solairuan (posta kodea: 48011), eta tramiteak eta enkantea bera egitean bete bitez Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 114. artikulutik 121.era bitartekoetan ezarritako arauak. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Eskaintzak gutun-azal itxietan aurkezteko epeak 2010eko urtarrilaren 12ra arte iraunen du.
Erantsitako zerrendan ageri dira saldu beharreko ondasun enbargatuak eta enkantea hasteko prezioa.
Jakinaraz bekie probidentzia hau zordunari, hirugarren edukitzaileei eta, halakorik bada, hartzekodun hipotekario eta pignoratizioei, zordunaren ezkontideari eta jabekideei. Berariaz adieraziko zaie esleipenaren aurretik noiznahi askatzen ahal dituztela enbargatutako ondasunak, zorra osorik ordainduz, printzipala, errekargua, interesak eta prozedurako kostuak barne, eta hala eginez gero ondasunen enkantea bertan behera utziko dela.
Probidentzia hori betez, iragarki hau argitaratzen da eta enkantean parte hartu nahi dutenei honako hau ohartarazten zaie:
1. Besterendu behar diren ondasun enbargatuak eta enkantea hasteko prezioa enkante-probidentzian adierazitakoak dira.
2. Lizitatzaileek espedientera ekarri diren jabetza tituluekin konformatu beharko dute eta ez dute eskubiderik izanen besterik eskatzeko; ondasunak Erregistroan inskribaturik ez badaude, esleipen eskritura behar adinako titulua izanen da inmatrikulazioa egiteko, Hipotekei buruzko Legearen 199.b) artikuluak xedatzen duen moduan; eta hala behar den gainerako kasuetan, lege horren VI. tituluak agintzen duen eran jokatu beharko dute, hala nahi badute.
3. Lehentasunezko zamak, halakorik bada, bere horretan geldituko dira, eta errematearen prezioa ez da haiek azkentzeko erabiliko.
4. Posturak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ezarritako eredu ofizialean egin behar dira eta gutun-azal itxian aurkeztu. Aurkezteko epeak 2010eko abenduaren 12ra arte iraunen du. Eskaintza aurkeztearekin batera lizitatzaileek gordailua egin behar dute, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean egindako txeke adostu bat erantsiz postura bakoitzari. Gordailuaren zenbatekoa enkantea hasteko prezioaren %25 izanen da.
5. Enkantearen ekitaldian ahozko posturak egin ahalko dira, hasierako prezioaren %75etik gorakoak betiere, eta hala egiten dutenek berehala hasierako prezioaren %30eko gordailua utzi beharko dute, ez badute aldez aurretik beste posturaren bat gutun-azal itxian aurkeztu eta zegokion gordailua egin.
6. Ahozko eskaintza batetik besterako igoera hasierako prezioaren %2 izanen da gutxienez.
7. Esleipen-hartzaileak, esleipen egunaren ondoko bost egun balioduneko epean, esleipen prezioaren eta egindako gordailuaren arteko diferentzia ordaindu beharko du, dirua kontuan sartuz, edo txeke adostu bat eginez Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean edo banku transferentzia eginez, eta bestela gordailua galduko du. Gainera, esleipena baliogabetzeak dakartzan galerak gordailuaren zenbatekoa baino handiagoak badira, erantzukizuna eskatu ahal izanen zaio.
8. Ondasunak esleitu gabe daudelarik edozein momentutan zorra, interesak, errekarguak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira, enkantea bertan behera utziko da eta gordailututako txekeak itzuliko dira.
9. Zordunak eskubidea du enkantearen ekitaldian egin diren posturak hobetuko dituen hirugarren bat aurkezteko, gorago aipatutako Erregelamenduaren 120. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritakoarekin bat. Enkantearen egunetik aurrera hiru egun balioduneko epea izanen du hori egiteko.
10. Esleipenaren ziurtagiria edo salmentaren eskritura publikoa eman aurretik, eta gehienez ere 30 eguneko epean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lehentasunez erosteko eskubidea erabili ahal izanen du. Kasu horretan, enkantean jarritako ondasuna berari esleituko zaio, horrela jakinaraziko zaie zordunari eta esleipen-hartzaileari, eta azken horri gordailua itzuliko zaio, baita ordaindutako prezioaren gainerako zatia ere.
11. Esleitutako ondasunaren jabetza eskualdatzeko gastuak, tartean zergak eta erregistro gastuak, esleipen-hartzailearen kargura izanen dira betiere.
12. Iragarki honen bidez jakinarazpena egiten zaie helbide ezagunik gabeko zordunei, legezko ondorio guztietarako.
13. Enkanteari buruzko iragarki honetan berariaz xedatu ez den orotan, goian aipatutako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa beteko da.
Bilbon, 2009ko azaroaren 24an.-Diru-biltzaile exekutiboa, Juan Antonio López.
BESTERENDU BEHARREKO FINKEN DESKRIPZIOA
Zorduna: ZAZ, S.L.
Finkaren zenbakia: 01.
Landa finkaren datuak.
Finkaren izena: Olivar. Probintzia: Nafarroa.
Herria: Cintruénigo. Barrutia: El Paso.
Lur mota: olibadia. Azalera: 0,2088 ha.
Erregistroko datuak:
Erregistroko zk.: Liburukiaren zenbakia: 2.733. Liburuaren zenbakia: 231. Orriaren zenbakia: 15. Finkaren zenbakia: 4.509.
Tasazioa: 6.077,89.
Enkantea hasteko prezioa: 6.077,89.
Deskripzio zehatza.
Landa finka.-Olibadia Cintruénigoko udalerrian, El Pasoko barrutian, Junquera alderdian, bi mila laurogeita zortzi metro eta laurogeita hamalau dezimetro karratukoa. Mugak: iparraldean, 1.228. lurzatia; hegoaldean, 1.235. lurzatia; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, 1.232. lurzatia, 1.233. lurzatia, 1. poligonokoak.
Erregistroko datuak: 4.509 zenbakiko finka, 15. orria, 2.733. liburukia, 231. liburua, Tuterako 2. Jabetza Erregistroa.
Bere horretan iraun behar duten zamak: Erregistroan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren alde egindako "A" letrako enbargo-idatzohar prebentiboa ezereztea, gauzatu egiten baita.
Bilbon, 2009ko azaroaren 24an.-Diru-biltzaile exekutiboa, Juan Antonio López.
Iragarkiaren kodea: E0927413