2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
3. aldaketa 2008ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Azagrako Udalak, 2009ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 3. aldaketa hasiera batean onestea 2008ko aurrekontuan.
Iragarkia 2009ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, eta horren ondotik hamabortz egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jo da 2008ko aurrekontuko aldaketa hau:
A.-Kreditu gehikuntzen bidezko aldaketa hauek onestea aurrekontuan:
GASTUAK:
Kreditu gehikuntzak honako kontu-sail hauetan.
1-0110-31004 Maileguaren interesak.Berfinantzaketa. 1.169,44 euro.
1-3140-16001 Gizarte Segurantza: 11.840,84 euro.
Gastuak, guztira: 13.010,28 euro.
DIRU-SARRERAK:
Guztira egiazki bildurik aurreikusi baino diru-sarrera gehiago.
56005 Lehorreko lurzatiak (herrilurrak): 13.010,28 euro.
B.-Kreditu bereziaren bidezko aldaketa hau onestea aurrekontuan:
GASTUAK:
Kreditu berezia kontu-sail hauetan.
1-6110-12008 Aparteko orduak diru-bilketan: 805,15 euro.
1-1110-10002 Bestelako karguen ordainsariak: 3.468,05 euro.
1-4640-45501 Diru-laguntza itzultzea. Berdintasunerako teknikaria: 1.634,00 euro.
Gastuak, guztira: 5.907,20 euro.
DIRU-SARRERAK:
Guztira egiazki bildurik aurreikusi baino diru-sarrera gehiago.
56005 Lehorreko lurzatiak (herrilurrak): 5.907,20 euro.
Azagran, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L0926329