2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRIBERRI
Aldaketa etxezain izateko lanpostu
bat betetzeko deialdiaren oinarrietan
Erriberriko Udalak, 2009ko azaroaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen etxezain izateko lanpostu bat betetzeko deialdiaren oinarriak aldatzea, ondoan zehazten den bezala:
Aipaturiko deialdiaren 1.7 oinarria erantsi eta 3.3 eta 6.b) oinarriak aldatuko dira; hortaz, honela geldituko dira idatzita:
-1.7. oinarria. Hautaprobak 2009ko abenduan hasiko dira.
-3.3. oinarria. Onartua izateko eta hautaprobetan parte hartzeko, izangaiek nahikoa izanen dute eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adieraztea eskabideetan, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
-6.b) oinarria. Bigarren proba.-Praktikoa. Epaimahaiak zehaztuko ditu zein ariketa praktiko egin, III. eranskinean agertzen diren gaiekin eta bete beharreko eginkizunekin zerikusia dutela. Okerreko erantzunei 0,15 puntuko zigorra ezarriko zaie. 30 punturainoko balorazioa emanen zaio eta bazter gelditu dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak, edo 0 puntu ateratzen dutenak edozein ataletan.
Orobat, aditzera amaten da ezen, beharrezko izendapenak egin ondoren, mahaikideak honako hauek izanen direla:
-Mahaiburua: María Carmen Ochoa Canela, alkatea.
-Ordezkoa: Evaristo Calzada Rodríguez, lehen alkateordea.
-Mahaikidea: Ana Carmen Sebastián Ochoa.
-Ordezkoa: Aurelio García Echegoyen.
-Mahaikidea: Ángel Guerrero Caravantes, langileen ordezkariek izendatua.
-Ordezkoa: izendatu gabe.
-Mahaikidea: Javier Vaquero Nieves.
-Ordezkoa: izendatu gabe.
-Idazkaria: Udalbatzakoa.
-Ordezkoa: Udalbatzakoak noren eskutan uzten duen, huraxe.
Erriberrin, 2009ko azaroaren 25ean.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L0927235