2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2009ko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzen duen 04/2009 espedientea, kreditu gehikuntza baita.
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 23an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
Kreditu gehikuntzaren espedientea lorzeaintzako lanetarako lagun bat kontratatzeko, Gobernuaren krisiaren aurkako neurrien barrenean (04/2009 espedientea).
-Kreditu gehikuntzaren espedientea.
1. Gastuak goititzea:
0.4322.1 Lorezaintzako LKLaren ordainsaria 10.500 euro.
-Espedientearen finantzabidea.
2. Diru-sarrerak goititzea:
0.45512 Nafarroako Enpleguaren Zerbitzuko diru-laguntza: 10.500 euro.
Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtsoa bera espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.
Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2009ko azaroaren 13an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L0926486