152. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko egiturazko determinazioetako
aldaketa Iruñeko Udal Planeko Z2/U.I.-XVIII "Iturrama"
eremuan (Erruki Etxea). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-nov-09 (8/CU).

«Ikusirik Iruñeko Udal Planeko egiturazko determinazioetako aldaketaren agiria Z2/UI-XVIII "Iturrama" eremuan, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoak eta Gerentziako legelariak 2009ko irailaren 17an emandako txostenekin bat (biak espedientean daude), ondokoa erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko egiturazko determinazioetako aldaketa Z-2/UI-XVIII-Iturrama eremuan, Erruki Etxeak tramitatzeko aurkeztua.

2.-Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.-Sustatzaileari jakinaraztea testu bategina aurkeztu beharko duela, arkitektoen elkargoak ikus-onetsia, espedientea behin-behinekoz onets dadin. Jendaurreko epean gertatzen dena gertatzen dela, testu bateginean ondoko ohar hauek sartu beharko dira:

-Hirigintzako araudian "lurzati" hitza "oinarrizko unitate" hitzaren ordez aldatuko da.

-Hirigintzako araudi orokorrean ezarriko da noiz eta nola egin beharko diren aprobetxamenduaren lagapenak eraikigarritasunaren batez besteko haztatua erabiliz, memoriaren 0.2 puntuan zehaztuarekin bat.

-Epeak ezarriko dira erabilera publikoko zortasuna duten azalerak exekutatzeko eta eskura jartzeko.

-Udal Planeko hirigintzako araudi orokorrari jarraikiz neurtuko da sestraren azpiko eta gaineko eraikigarritasuna.»

Iruñean, 2009ko azaroaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0926298