2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Lurrei eusteko ezponden aldi baterako okupazioaren desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, ZNO-1/U.I. XXIII "Arrosadia-Sadar" eremua urbanizatzeko proiektuan aurreikusiari jarraikiz.
Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-nov-09 (4/CU)
«Ikusirik desjabetze espedientearen gaineko jarduketak ARZ-XXI eremuko (UI. XXIII "Arrosadia-Sadar" unitateko ZNO-1 eremua) UE-1 exekuzio unitatearen ondoko lurrak aldi baterako okupatzeko, alegazio epea amaitu ondoren espedientea hasiera batean onetsi baitzen Iruñeko Udalak 2009ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (93. Nafarroako Aldizkari Ofizialan, uztailaren 29a), eta jasotako alegazioen edukia ondasunen eta eskubideen zerrendan dauden jabeei igorri ondoren, honako hau erabaki da:
1.-Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ezestea, 2009ko urriaren 14ko txosten juridikoan adierazi bezala. Txosten hori espedientean dago eta onetsi egin da.
2.-UE-1/ARZ-21 (U.I. XXIII "Arrosadia-Sadar" unitateko ZNO-1 eremua) exekuzio unitatearen ondoan dauden lurren desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea, haiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen baita. Hona hemen zerrenda:
Ezpondak egiteko aldi baterako okupazioen desjabetze espedienteak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, U.I. XXIII "Arrosadia-Sadar" unitateko ZNO-1 eremua urbanizatzeko proiektuan (Club Atlético Osasunak tramitatzeko aurkeztua), Iruñeko Udal Planeko ARZ-21 banaketa eremuaren barruan.
EGUNGO KATASTROKO DATUAK POLIGONOA LURZATIA | TITULARRAK | AZAL. GUZTIRA | UKITUTAKO AZAL. | EGUNGO SAILKAPENA |
5/1652 | Arraiza Rodríguez Monte, José Fermín | 2.957,16 m2 | 1.672,54 m2 | Urbanizagarria |
5/1857 | Londaiz Mencos, Fuencisla, Isabel, Joaquín Ignacio eta Luis Fernando Mencos Doussinague, Joaquín Ignacio | 2.765,22 m2 | 603,73 m² | Urbanizagarria |
5/1856 | Ansaldo Goicocehea, Enrique eta Isabel/ Ansaldo Martínez Campos Martín | 3.372,57 m2 | 509,71 m2 | Urbanizagarria |
5/1141 | Club Atlético Osasuna | 15.274,18 m2 | 618,72 m2 | Urbanizagarria |
5/1148 | Ariz Sorbet, Victorino | 15.749,62 m2 | 1.116,62 m2 | Urbanizagarria |
5/1612 | Iruñeko Udala | 10.721,75 m2 | 748,51 m² | Urbanizagarria |
3.-Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dauden lurrak okupatzeko beharra deklaratzea.
4.-Ahalmena ematea Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko zinegotzi delegatuari eta Enrique Maya Miranda funtzionarioari okupatu aurreko aktak, bi alderdiek adostuak, ordainketa eta okupaziokoak eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak sina ditzaten.
5.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Herriko Etxeko iragarki oholean ere argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.»
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2009ko azaroaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0926297