2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Udal ordenantza, Ibilgailuen trafikoa
arautzen duena. Hasierako onespena
Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, bertzeak bertze honako erabaki hau hartu zuen:
Ibilgailuen trafikoa arautzen duen ordenantza. Ibilgailuen trafikoa arautzeko xedez, Udalbatzak, Nafarroako Administrazio Publikoei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, hau erabaki du aho batez:
1. Hasiera batean onestea Ibilgailuen trafikoa arautzen duen ordenantza.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
3. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, ordenantza hori behin betikoz onetsitzat joko da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Oteitzan, 2009ko maiatzaren 19an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L0926690