2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa Udal Planean, Bizitegietarako
hegoaldeko sektoreari dagokionez (Cruz Blanca poligonoa)
Orkoiengo Udalak, 2009ko urriaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udal Planean, Bizitegietarako hegoaldeko sektoreari dagokionez (Cruz Blanca poligonoa), sektoreko konpentsazio batzordeak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70,3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Orkoienen, 2009ko azaroaren 17an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L0926687