152. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Alkatetza bertze baten esku uztea

Alkatetzaren azaroaren 17ko 467/2009 ebazpenaren bidez, María Carmen Ochoa Canelak xedatu du Erriberriko zinegotzi María Victoria Abaurrea Leozen eskutan eskudantziak uztea, bera eta ez bertze inor ardura dadin Tafallako Udalarekin lankidetzan aritzeko bidearen azterketa eta definizioarekin ikusteko duen guztiaz, ahalik eta lasterren behar den hitzarmen edo akordioa sinatzeko.

Aditzera ematen da Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan xedatua betetzeko.

Erriberrin, 2009ko azaroaren 17an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0926689