2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Aurrekontuko 1/2009 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2009ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Sartu beharreko gastuak:
Kreditu gerakina sartzea:
Kontu-saila: 121 625. Bulegoko altzariak. Herriko Etxea: 13.429,63 euro.
Kontu-saila: 121 628. Udal artxiboaren katalogazioa: 2.935,95 euro.
Kontu-saila: 451 628. Kultur jarduerak: 3.000 euro.
Kontu-saila: 532 682. Lokal baten egokitzapena Ziaurritzen: 5.437,40 euro.
751 629: Natur ibilbideetako seinaleak: 17.014,20 euro.
751 649: Informazio panelak: 7.406,56 euro.
Aldaketak, guztira: 49.223,74 euro.
DIRU-SARRERAK:
Kontu-saila: 87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 49.223,74 euro.
Guztira: 49.223,74 euro.
Odietan, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkate udalburua, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L0926325