2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Deialdia, zerbitzu anitzetako udal enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, zerbitzu anitzetako udal enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Monteagudoko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko azaroaren 16an emandako Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Santiago Mañero Escribano zerbitzu anitzetako udal enplegatu izendatzea, D mailakoa, berak gainditu baitu.
Monteagudon, 2009ko azaroaren 17an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0926681