152. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketak udal ordenantzetan eta ordainarazpenen tarifa
eta igorpenen aplikazioa 2010erako. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2009ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan eta Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren 37. artikuluan.

Orobat onetsi zuen 2010ean aplikatzea 2009an udal ordainarazpen guztietan aplikatu ziren tarifa eta igorpen berak. Horiek 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 18an.

Aipatu espedienteek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako prezioak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2010eko azaroaren 17an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0926676