2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Monteagudoko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu
izateko lanpostu bat, D mailakoa, betetzeko deialdia.
Izendapen proposamena
Monteagudoko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaproben epaimahaiak (2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 27koa), deialdiko lehiaketaldiaren ondoriozko emaitza eta oposizioaldiko probena ikusirik, Santiago Mañero Escribano jauna izendatzeko proposamena egin du, izangai horrek osotara 93,20 puntu lortu baititu probak egin ondoren.
Aditzera ematen orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan; hortaz, iragarki hau Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, eta ohartarazten zaio proposatutako izangaiari, batetik, deialdiko 9.2 atalak zehazten duen epearen barrenean aurkeztu behar duela dokumentazioa, eta bestetik, zein ondorio etortzen ahal zaizkion hori betetzen ez badu.
Monteagudon, 2009ko azaroaren 12an.-Epaimahaiburua, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0926489