2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Udal ordenantzak. Onespena
Eloko Udalak, 2009ko azaroaren 11ko bilkuran eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren ordenantzak:
Ordenantza fiskal orokorra.
1. 1. ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.
2. 2. ordenantza fiskala, Kontribuzio bereziak arautzen dituena.
3. 3. ordenantza fiskala, Herrilurrena.
4. 4. ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituena.
5. 5. ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.
6. 6. ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
7. 7. ordenantza fiskala, Lizentziak, oro har, eta bereziki hirigintzakoak eta jarduera sailkatuetarako eta irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituena.
8. 8. ordenantza fiskala, Bide publikoen sarearen erabilera arautzen duena.
9. 9. ordenantza fiskala, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.
10. 10. ordenantza fiskala, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua emateko tasak arautzen dituena.
6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, delako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Elon, 2009ko azaroaren 16an.-Alkate udalburua, Rosario Tirapu Iguelz.
Iragarkiaren kodea: L0926679