2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak. Etetea
Miranda Argako Udalak, 2009ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 69.1 artikuluan xedatuarekin bat, erabaki zuen etetea lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak, eta erabilera edo jardueren lizentziak, Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako U.A.U. 2.10, U.A.U 2.11 eta U.A.U. 2.12 hirigintzako jarduketa unitateek mugaturiko lurraldean. Etete horrek iraunen du Miranda Argako Udal Plan Orokorraren prestaketa tramitatzen den bitartean, gehienez ere urtebete, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Miranda Argan, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.
Iragarkiaren kodea: L0927282