2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Aldaketa ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
2009ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2an, ondotik aipatzen den ordenantza fiskaletako aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurreko epea bukatu eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen jarraian argitaratzen da testua, osorik:
ORDENANTZA FISKALA, ESKOLA GARRAIOAREN ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honetako tasa.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Irurtzungo Udalak kontratatzen eta kudeatzen duen eskola garraioaren zerbitzua erabiltzea da ordainarazpen honen zergapeko egintza.
Zerga ordaindu beharra eta tasaren sorrarazpena
3. artikulua. Eskola garraioaren zerbitzuan izen ematearekin sortzen da ordaindu beharra.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:
a) Irurtzungo Udalaren eskola garraioaren zerbitzuan izena ematen duten ikasleak.
b) Ikasleak adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariak.
Kuotak
6. artikulua. Irurtzungo Udalak osoko bilkuran eta erregalemenduari jarraikiz hartzen duen erabakiaren bidez zehaztuko da, urteoro, eskola garraioaren zerbitzua erabiltzeagatik ikasle bakoitzak ordaindu behar dituen tasen zenbatekoa.
Hobariak eta diru-laguntzak
7. artikulua. Irurtzungo Udalak urtero erabakiko du zer nolako diru-laguntza emanen zaien Irurtzunen erroldaturik dauden ikasleei.
Ordainketa
8. artikulua. Ordainketa honela eginen da:
-%50, izena ematean.
-Gainerako %50, sei hilabete geroago.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.
Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta ondorio juridikoak izanen ditu ordenantzaren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.
Irurtzunen, 2009ko azaroaren 17an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.
Iragarkiaren kodea: L0926678