152. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea aldaketa puntuala Fontellasko Udal Planean, UE-O 12.5 eta UA-12.7 unitateei dagokienez, Ricardo Lahoz Gayánek egindako proposameanari jarraikiz.

2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

16. artikulua. UE-O 12.5 exekuzio unitatea.

Unitatearen azalera

2.887 m2

Bideen azalera

815 m2

Lagatzeko azalera

219 m2

Azalera eraikigarria

1.102 m2

Erabilera nagusia

Jarduera ekonomikoak

Tipologia

Lehengo planeamenduaren arabera

Jarduketa sistema

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Unitate hau jatorrizko U.A. 12 osatzen duten gainerako unitateetatik bereizirik garatuz gero, LAHFLaren 144. artikulua aplikatuko da esparru orokor hau urbanizatzeko kostuak banatzeko proiektuaren tramitaziorako.

Eraikuntza errepideak babesteko foru legerian ezarritakoari lotuko zaio.

18. artikulua. UA-12.7ko zuzeneko jarduketa.

Unitatearen azalera

3.726 m2

Bideen azalera

870 m2

Lagatzeko azalera

420 m2

Azalera eraikigarria

1.447 m2

Erabilera nagusia

Jarduera ekonomikoak

Tipologia

Lehengo planeamenduaren arabera

Jarduketa sistema

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Unitate hau jatorrizko U.A. 12 osatzen duten gainerako unitateetatik bereizirik garatuz gero, LAHFLaren 144. artikulua aplikatuko da esparru orokor hau urbanizatzeko kostuak banatzeko proiektuaren tramitaziorako.

Eraikuntza errepideak babesteko foru legerian ezarritakoari lotuko zaio.

Argitara ematen da orok jakin dezan (LAHFLaren 81.1 artikulua).

Fontellasen, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0926677