2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Ordenantza, Ergoienean EIOZa kalkulatzeko gutxieneko moduluena. Behin betiko onespena
Ergoieneko Udalak, 2009ko irailaren 24ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ergoienean EIOZa kalkulatzeko gutxieneko moduluen ordenantza.
Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an.
Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da ondoren ematen den ordenantza; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman zaion idazketaren arabera.
Ergoienean, 2009ko azaroaren 17an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.
Ordenantza, Ergoienean EIOZa kalkulatzeko gutxieneko moduluena
1-Etxebizitza berriak:
Etxebizitza: 920,96 euro/m².
Edozein motatako lokaletarako: 368,48 euro/m².
Ataripeak, eranskinak, terraza: 185,50 euro/m².
2-Finketako itxiturak:
Itxiturak, hiri lurzoruan: 80 euro/m lineala.
Itxitura, lurzoru urbanizaezinean: 8 euro/m lineala.
Itxitura, abeltzaintzarako: 3 euro/m lineala.
3-Zaharberritzeak:
Zaharberritze osoak: 736,77 euro/m².
Zaharberritze edo berritze txikiak: 284,78 euro/m².
Bainugelak zaharberritzea edo egitea: 2.500,00 euro/bainugela edo 275,00
euro/m².
Sukaldeak zaharberritzea edo egitea: 4.500,00 euro/bainugela edo 275,00
euro/m².
Gainerako lokalak zaharberritzea: 175,00 euro/m².
Etxabeak zaharberritzea: 175,00 euro/m².
Estalkia konpontzea (teila berriak jartzea): 35,00 euro/m².
Estalkia konpontzea (lataratua aldatzea): 70,00 euro/m².
Zaharberritzeak fatxadan (pintura soilik): 10,00 euro/m².
Zaharberritzeak fatxadan (gainerakoak): 50,00 euro/m².
Leihoak eta ateak aldatzea: 400,00 euro/baoa.
Berokuntza berria paratzea: 4.500,00 euro.
Instalazioa berritzea (galdara etab.): 2.000,00 euro.
4-Industria nabeak:
Industriarako nabea. 175,00 euro/m².
5-Abeltzaintzarako nabe eta instalazioak lurzoru urbanizaezinean:
Abeltzaintzarako nabe eta instalazioak: 130,00 euro/m².
Ataripea edo aldameneko aldea: 130,00 euro/m².
Iragarkiaren kodea: L0926675