2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
3/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Etxarriko Udalak, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarrean 3/2009 aldaketa egiteko espedientea.
Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik jaso gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da.
Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 290. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 219. artikuluan xedatuarekin bat.
Etxarrin, 2009ko azaroaren 3an.-Alkatea, Patxi Xabier Ilzarbe Legaria.
Iragarkiaren kodea: L0926688