2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Deialdia, desjabetze aktak egiteko
Cabanillasko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko azaroaren 23an, 279 zenbakiko ebazpena eman zuen:
2009ko ekainaren 12an eginiko bilkura berezian hasiera eman zitzaion "Biribilgunea egitea NA-126 errepideko 6+650 kp-an, Cabanillasko industrialdera sartzeko" izeneko proiektuaren desjabetze prozedurari eta jendaurrean jarri zen hamabost egunez hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Cabanillasko Udalak, 2009ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, aurkeztutako alegazioei erantzunez, "Biribilgunea egitea NA-126 errepideko 6+650 kp-an, Cabanillasko industrialdera sartzeko" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea erabaki zuen. Onespen horrek berarekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.
Orobat, Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 9ko erabakiaren bidez presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,
EBATZI DA:
1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko abenduaren 22an Cabanillasko Herriko Etxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa ekar ditzakete, haien kontura.
3. Alazne Sueskun Erauskin, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza Administrazioko peritu izendatzea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cabanillasko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
Cabanillasen, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.
ERANSKINA
Proiektua: "Biribilgunea egitea NA-126 errepideko 6+650 kp-an, Cabanillasko industrialdera sartzeko"
Aktak egiteko tokia: Cabanillasko Udala.
Eguna: 2009/12/22.
HITZORDUA | TITULARRAK | POL. | LURZ. | UDAL MUGAPEA |
9:30 | Cabanillasko herrilurra Benjamín Rodríguez Valbuena (esleipen-hartzailea) | 2 | 5000 | Cabanillas |
10:00 | Antonio Vinyals Cervera | 2 | 889 | Cabanillas |
10:30 | Jose Ramón Mateo Alayeto Purificación Mateo Alayeto | 2 | 575 | Cabanillas |
11:00 | Club Hípico Bardenas Reales | 2 | 1040 | Cabanillas |
L0927649 |
Iragarkiaren kodea: L0927649