149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Ordenantza, Garesko udal mugapean eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi du Udal mugapean eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duen ordenantza.

Jendaurrean egonen da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, 30 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Garesen, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L0926462