149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3172/2009 EBAZPENA, urriaren 26koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, María Arbona Celaya andrea, Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzako Zerbitzuen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuen, irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoen, 12. artikuluak Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio atalburuak, bulegoburuak edo atala baino beheragoko unitateburuak, erakunde autonomoari atxikiak, bitarte baterako izendatzeko eskumena.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. María Arbona Celaya andrea, Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzako Zerbitzuen Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Zerbitzuen Atalari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urriaren 26an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0925888