149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate Eta Kirol Zinegotzi Delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2009ko azaroaren 9an:

RBD 09-NOV-09 (1/BD).

Ikusirik espedientean jasotako agiriak, ondokoa ebatzi dut:

1.-Ondoko erakundeei diru-laguntza ematea, ondoan adierazitako kopuruekin bat, aipatzen diren proiektuak egiteko:

ERAKUNDEA

PROIEKTUA

DIRU-LAGUNTZA PROPOSAMENA

Juan Bonal fundazioa

Iruñeko Elkartasunaren astea

1.189,00 euro

Ekologistak Martxan Iruña

Chiapasetik, emakumeak mugimenduan, sareak egiten

300,00 euro

Proclade Yanapay fundazioa

Turismo arduratsua, Ekuadorreko garapen iraunkorraren alde

680,00 euro

GUZTIRA

2.169,00 euro

2.-Ordaintzeko betebeharra xedatu eta aitortzea, indarra duen gastuen aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kargura, ondoren zehaztutako zenbatekoekin bat:

DOK. ZK.

TITULARRA / KONTZEPTUA

PROIEKTUA

EURO

DO-209070503

Juan Bonal Fundazioa

Iruñeko Elkartasunaren astea

1.189,00

DO-209070507

Ekologistak Martxan Iruña

Chiapasetik, emakumeak mugimenduan, sareak egiten

300,00

DO-209070508

Proclade Yanapay Fundazioa

Turismo arduratsua, Ekuadorreko garapen iraunkorraren alde

680,00

GUZTIRA (EUR)

2.169,00

Iruñean, 2009ko azaroaren 9an.-Francisco Javier Llorente Pérez, Zinegotzi Delegatua.

Iragarkiaren kodea: L0926493