2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAITZETA
Herrilarreen errentamendua enkantean
Xedea: herrilarreen errentamendua.
Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz.
Esleitu beharreko unitateak: Gibelagako herrilarreak.
Hasierako prezioa: 3.000,00 euro/urtea.
Errentamendu denbora: 8 urte.
Behin-behineko fidantza: 300,00 euro.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago, Udalaren Idazkaritzan.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Orbaitzetako Udalean, 2009ko abenduaren 19ko goizeko 10:00ak arte.
Proposamenak noiz ireki: 2009ko abenduaren 19an irekiko dira, 10:00etatik aurrera.
Orbaitzetan, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, Jesús María Eginoa Barberena.
Iragarkiaren kodea: L0927201