149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2009ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.-Aldaketak hasiera batean onestea ondotik ematen diren ordenantzetan, espedientean dauden administrazio agiriekin bat:

-Ordenantza, Ur horniduraren tasak arautzen dituena.

-Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

-Ordenantza, Agiriak, kopiak eta ziurtagiriak prestatu eta tramitatzeko eta faxez agiriak bidaltzeko tasak arautzen dituena.

2.-Aipatutako zergen, tasen eta prezio publikoen tarifa berriek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak bete ondoan.

3.-Ordenantza fiskaletako aldaketen hasierako onespenaren espedientea jendaurrean egonen da, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, 30 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratuta eta biharamunetik aurrera, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek erreklamazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten; erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betikoak bihurtuko dira.

Olaztin, 2009ko azaroaren 13an.-Alkatea, Epifanio Marín Amiama.

Iragarkiaren kodea: L0926445