149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2010eko karga-tasak

Longidako Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

-2010eko tasak eta karga-tasak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, 2010eko tasa eta karga-tasen gaia eztabaidatu egin zen eta ondotik, botazioa.

Aho batez erabaki da:

1. Zergen karga-tasak:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko. (Joan den urteko karga-tasa berak mantentzen dira).

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,222.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,349.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

  • Etxebizitzen zaharberritzea: %2.
  • Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egitea edo moldatzea: %2,5.
  • Etxebizitza berriak: %3.
  • Bertzelako eraikuntza, instalazio eta obrak egitea: %3.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Tasa: %14. Ehunekoa:

1.-1etik 5 urte bitarte: 3.

2.-10 urte bitarte: 2,8.

3.-15 urte bitarte: 2,7.

4.-20 urte bitarte: 2,7.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hala eta guztiz ere, aldez aurretik eta nahi izanez gero, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa, egintza ebatzi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2009ko azaroaren 12an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L0926484