149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALOZE

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2010. urterako

Galozeko Udalak, 2009ko urriaren 12an egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek finkatu zituen 2010eko ekitaldirako:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,268 izanen da.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,667 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,28 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %4 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira. Karga-tasa, 2/1995 Foru Legeko 176.2 artikulua, ehuneko 10,22.

6. Foru legeak ezartzen duena izanen da zirkulazioaren gaineko karga-tasa.

7. Zabor bilketaren tasa: Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Uraren tasa: (Galozeko herriari eta Izizeko industrialdeari baizik ez die eragiten), 102,25 euro etxebizitza bakoitzeko; 136,31 euro industriako hargune bakoitzeko; prezio hauetan urteko 180 m³-rainoko kontsumoa sartzen da; kopuru horretatik gora kontsumitutako m³ bakoitza 0,68 euro kobratuko da.

9. Zabortegiko tasa: industrialdeko erabiltzailea: 3,14 euro; gainontzeko erabiltzaileak: 2,09 euro m³ bakoitzeko.

10. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

Erabaki hauek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabakiaren kontra ondoko errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke:

-Honako jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hilabetean eta hautara, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

-Hautara eta hilabeteko epean, honako jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

-Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

-Bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua. (uztailaren 3ko 29/1998 Foru Legea).

Galozen, 2010eko azaroaren 16an.-Alkate udalburua, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0926474