149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo dagoenean, eta eskuordetza espresuki egin behar dela horretarako.

2009ko azaroaren 13tik 15era arte, bi egunak barne, udalerritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, ebatzi dut:

1. 2009ko azaroaren 13tik 15era, bi egunak barne, Etxarri Aranaztik kanpo nagoen egunetan, Pedro Ignacio Elvira Lazkoz zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Pedro Ignacio Elvira Lazkozi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2009ko azaroaren 6an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0926491