149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 1eko 424/2009 Foru Aginduarena. Horren bidez Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE), uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onetsia, garatzeko arauak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

Urriaren 1eko 424/2009 Foru Aginduan akatsak daudela oharturik (2009ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 14koa), bidezkoa da zuzenketa hau egitea:

1. 5. artikuluaren 1. idatz-zatian, b) letran, honako hau dioen tokian:

-"70 kW-ekoa edo txikiagoa den potentzia termiko izendatua duten instalazioak, beroa edo hotza sortzekoak".

Honela behar du:

-"5 kW-ekoa edo handiagoa eta 70 kW-ekoa edo txikiagoa den potentzia termiko izendatua duten instalazioak, beroa edo hotza sortzekoak".

2. 19. artikuluaren 2. idatz-zatian, honako hau dioen tokian:

POTENTZIA TERMIKO IZENDATUA kW

IKUSKAPENAREN MAIZTASUNA

20 ? P ? 70

5 urtean behin

P > 70

3 urtean behin

Honela behar du:

POTENTZIA TERMIKO IZENDATUA kW

IKUSKAPENAREN MAIZTASUNA

12 ? P ? 70

5 urtean behin

P > 70

3 urtean behin

Iruñean, 2009ko azaroaren 3an.-Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F0925767